Iparraldeko Egear uharteak

Iparraldeko Egear uharteak
Motauharte multzoa
Geografia
Map
Koordenatuak40°20′N 25°20′E / 40.33°N 25.33°E / 40.33; 25.33
Ur-gorputzaEgeo

Iparraldeko Egear uharteak edo Egeo Iparraldeko uharteak Egeo itsasoaren iparraldean dauden elkarrekin batere loturarik ez duten uharte batzuek osatzen duten multzo bat da, batzuetan Egeo ipar-ekialdeko uharteak bezala ere ezagutzen direnak, Grezia eta Turkiaren subirautzapean daudenak. Uharte hauek ez dute kate fisiko edo talde bat osatzen, baina sarri arrazoi administratibo eta turistikoengatik elkartu egiten dira, gehienak populatuak baitaude. Hegoaldean Dodekanesoko uhartedia eta mendebaldean Esporada uharteak eta Ziklada uharteak ditu.

Talde honen barnean, turkiar kostaldean zehar dauden uharte nagusiak Greziaren subirautzapean dauden Samos, Ikaria, Kios, Lesbos eta Lemnos eta Turkiaren subirautzapean dauden Gökçeada edo Imbros eta Bozcaada edo Tenedos dira, Untxi uharteez gain. Traziako itsasoko uharte nagusiak, ipar muturrean, Samotrazia eta Tasos uharteak dira.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search